Jean-Georges Valles, L’Usine à Jeux saltegiko jabearekin elkartu gira. Pannecau karrikan Baionan kokatua da, eta Eusko kidea 2013tik.
Zendako hautatu duzu lanbide hori?
Ttipitik jokoetan ari naiz, ondorioz nire pasioa eta lana bateratzea erabaki dut! Badu orain zazpi urte lan hori egiten dudala. Saltzen ditudan jokoak nihauk aukeratzen ditut, guztiak ezagutzen ditut beraz, horrek garrantzia badu bezeroen gogoei ahal bezain ongi erantzuteko aukera ematen didalako.
Zer da gehien gustatzen zaizuna duzuna Euskoan?
Euskoa hautatu dut zirkuito laburrei lehentasuna ematen baitio, eta, tokiko ekonomiaren indartzean parte hartzea interesgarria iruditzen zaidalako.
Zure karrikaren zein toki kontseilatzen duzu bisitatzeko?
Baiona Ttipia bere osotasunean interesgarria dela iruditzen zait. Jendarte oneko harremanak badira auzo huntan! Horregatik dut gainera nire saltegia hemen kokatu.
Eta zein dira zure pasioak, Euskoa ahantziz?
Gizarte jokoak, bistan dena! Nire denboraren parte handi bat hartzen didate…