BERRIAK

Eusko Egunak Ezpeleta inarrosi zuen

2025/13/04|Iruzkinak desaktibatuta daude Eusko Egunak Ezpeleta inarrosi zuen sarreran

Samedi 12 avril, près de 3 000 personnes se sont rassemblées à Espelette pour Eusko Eguna, la grande fête annuelle de l’Eusko, la monnaie locale du Pays Basque. Pour sa troisième édition consécutive dans le village, l’événement a une nouvelle fois illustré le dynamisme d’une économie de proximité, solidaire et engagée dans les transitions. Une fête populaire au service d’une économie locale et solidaire De nombreuses activités ont rythmé la journée : marché fermier et artisanal, [...]

  • Tous les billets eusko

2025ko martxoaleko profesional berriak

2025/10/04|Iruzkinak desaktibatuta daude 2025ko martxoaleko profesional berriak sarreran

Eusko sarean sartu diren profesional berriak azpian atzemanen dituzu: Amama Etxaldea – Joanes Haritschelhar – Baigorri Mahastizaina - AB, IDOKI eta AOP Irulegi mahats eta arnoen ekoiztea eta salmenta.  Ipartek – KanboInformatika eta telefonia salmenta eta konpontzea, mugikorrendako harpideak, laguntza eta aholkuak.  Indar développement – DonapaleuNafarroa Behereko enpresendako eta enpresa mintegiendako laguntza zentroa. Ahoa – UrruñaJatetxea eta ostatua. Queen Classic Surf Festival – MiarritzeInklusibo, solidario eta doako Surf Festibala.  Argitxu Elichiry – BehauzeAhuntz hazkuntza gasna transformaziorekin eta gari [...]

Aurten ere, Eusko Egunak “zero hondakin” desmartxa batean jarraitzen du.

2025/08/04|Iruzkinak desaktibatuta daude Aurten ere, Eusko Egunak “zero hondakin” desmartxa batean jarraitzen du. sarreran

1.700 pertsona bildu ondoren iaz, Eusko Eguna berriro itzultzen da apirilaren 12an, larunbatean, Ezpeletako merkatu estalian! Iaz bezala,  2025eko edizio hau “zero hondakin” helburuarekin antolatutako gertakari bat izatea dugu xede. Gure helburua, hondakin ahal bezain gutti sortzea da ahal den guztia birziklatuz edo berrerabiliz. Elkarteen herrixkan, goizeko 10:00etik arratsaldeko 16:00etara: hondakinen sailkapenaren, plastikoaren birziklapenaren eta konposta egiteko ingurumenaren sentsibilizazioari buruzko hiru erakusmahai aurkitu ahal izango dituzu, hauen bidez animatuta: Bil Ta Garbi : Euskal Herriko etxeko [...]

Eusko Eguna: laborarien brunch-a eta tokiko janaria argitan!

2025/02/04|Iruzkinak desaktibatuta daude Eusko Eguna: laborarien brunch-a eta tokiko janaria argitan! sarreran

Eusko Egunaren 2025eko edizioa iristear da! Ezpeletako merkatu estalian ospatuko den besta giroko egun honetan, haur eta helduentzako animazioak, jantzi hustea, hitzaldia, kontzertuak… eta, noski, egun osoan zehar janari goxoa! Urtero bezala, tokiko ekoizleak eta zirkuitu laburreko produktuak izango dira egunaren ardatz nagusiak. Eusko sareko ekoizleen lana balioan jartzeko pentsatutako janari eskaintza berezia izango dugu aurten ere. Laborarien brunch-a bazkaltzeko Aurten ere itzuliko da brunch-a! Edozein gustu eta dieta beharretara egokitua da: haragiarekin, begetariano, beganoa, glutenik [...]

Eusko Eguna: ezagutu itzazu baserritarren eta artisauen merkatuko baita elkarteen herrixkako erakusleak!

2025/25/03|Iruzkinak desaktibatuta daude Eusko Eguna: ezagutu itzazu baserritarren eta artisauen merkatuko baita elkarteen herrixkako erakusleak! sarreran

Hilabete bat baino gutiago eskas da Eusko Eguna berriz ospatzeko Ezpeletan. Apirilaren 12an, larunbatarekin, hitzordua emaiten dizuegu merkatu estalian, euskoz erosten ahalko dituzuen tokiko eta etxeko mozkinak aurkitzeko! 10:00ak eta 19:00ak artean, ezagutu laborarien eta artisauen merkatua baita elkarteen herrixkako erakusleak: Laborari eta artisauen merkatua:  Agence Kanpo : Euskal Herriko naturan ibilaldiak antolakuntza, banakako jendearentzat eta enpresa mintegientzat. Turismo iraunkor eta ekologikoarekin engaiatua den agentzia. AN’Vi de Confiseries : Etxeko gozotegia. Atelier Arano : Larrugintza fabrikazioa [...]

Hitzaldia Eusko Egunean: Tokiko txanponak eta ekintza publikoa

2025/18/03|Iruzkinak desaktibatuta daude Hitzaldia Eusko Egunean: Tokiko txanponak eta ekintza publikoa sarreran

Eusko Egunaren baitan, apirilaren 12an larunbatarekin ospatuko dena Ezpeletan, animazio ainitz proposatuak dira publiko desberdinei, egun osoan zehar eta gauaren bukaera arte. Urtero bezala, Eusko Eguna ere elkartruke eta gogoeta denbora baterako aukera da. Aurtengo konferentzian, tokiko monetek ekintza publikoan duten eraginaz arituko dira. "Tokiko monetak: ekintza publikoari zentzu gehiago emateko eta lurraldearekiko lotura sendotzeko tresnak" Tokiko monetak, 2014az geroztik legean integratuak dira, tresna konkretuak dira tokiko ekonomia sostengatu, hurbileko merkataritza dinamizatu eta praktika arduratsuagoak bultzatu [...]

Lan eskaintza: administrazio laguntzailea – Euskal Moneta elkartean

2025/12/03|Iruzkinak desaktibatuta daude Lan eskaintza: administrazio laguntzailea – Euskal Moneta elkartean sarreran

Lan postuaren deskribapen orokorra Euskal Moneta elkarteak 2013tik goiti Euskoa kudeatzen du, Euskal Herriko tokiko moneta osagarria, trantsizio ekologikoa, lurraldearen garapena eta euskararen sustengatzeko. Gaur egun 12 langile ditu eta 4000 kide partikular baino gehiago, 1400 profesional, 38 herriko etxe eta Euskal Hirigune Elkargoa kide ditu ere. Kudeaketa arduradunaren pean, laguntzaile administratiboak harrera fisikoa, telefonikoa eta e-mezuak kudeatzen ditu, eta beherean zehazten diren hainbat lan administratibo ere. Nagusiki egin beharrekoak - Harrera fisikoa eta telefonoa, posta [...]

Eusko Eguna: parte hartu Eusko Eguneko armairu hustean!

2025/24/02|Iruzkinak desaktibatuta daude Eusko Eguna: parte hartu Eusko Eguneko armairu hustean! sarreran

2025ko apirilak 12an, larunbatez, Ezpeletako Eusko Egunaren bigarren edizioa izanen da merkatu estaliko gunean. 2024 urteko edizioa arrakastatsua izan zen, 1700 bat pertsonak parte hartu baitzuten, parte hartzaile guztiak eskertu nahi ditugu. Aurten ere, zure jantziak saltzeko aukera emanen dizugu armairu hustearen kari, edo sinpleki parte hartzeko aukera egunean bertan! Zergatik armairu hustea? Hautu hori egin dugu horrek gure jantzieri bigarren bizi bat ematen baitio. Kontsumitzaileeri alternatiba bat ematen die jantzi berriak erostearen ordez eta molde [...]

Zuk ere ingurumena, euskara eta Euskal Herriaren garapenarekin bat egin ezazue eta lagundu eazu Euskal Monetaren funtzionamenduan!

BAT EGIN GUREKIN