Archives des Aktualitatea - Page 4 of 10 - Eusko

Euskoa, besta arduratsu eta solidarioak pasatzeko!

Ospakizunen orena iristear dago, eta zer hobe momentu hauek arduratsuagoak izatea baino zure erosketak egiteko euskoa erabiliz? Euroa ordez tokiko moneta erabiliz, lurraldearen trantsizio ekologikoaren alde parte hartzen duzu : trukaketen birkokatzea, zirkuitu laburren garapena, eta ingurumen eta giza proiektuen finantzaketa. [...]

Ezagutu inguruan dituzun profesional berriak!

Eskualdeko aurkitegiek zerrendatzen dituzte Euskal Herriko tokiko moneta onartzen duten saltegi, enpresa, elkarte, lanbide liberal edo konpainia publiko guziak. Hilabete honetan eguneratu den aurkitegia begizta ezazu, inguruan dituzun eta Eusko sarean sartu berri diren profesional guziak ezagutzeko! Deskargatu zure eskualdeko [...]

Euskoa: sare solidarioa, gizarte loturaren sortzailea!

Tokiko moneta erabiltzen duzularik, hautatzen duzu lurraldearekilako elkartasunaren alde ari izatea: hurbileko merkataritza sostengatzea, euskara biziaraztea, trantsizio ekologikoa zalutzea, eta, azkenik, gizarte lotura sortzea! Profesionalak Eusko sarean sartzen direlarik, lurraldeetako aurkibideetan zerrendatzen dira. Horri esker, erabiltzaileek beren lurraldearen alde engaiatuak [...]

[ELKARRIZKETA] Studio Waazeko lansariak euskoz

Bertako ekonomia solidarioago eta iraunkorrago baten alde den Studio Waaz komunikazio agentzia tokiko monetaren erabiltzaile da duela zonbait urte. Eta berriki, euskoak berrerabiltzeko molde berri bat ezarri du plantan : langileen lansarien parte bat euskoz ordaintzea. Hori dela eta, Marion [...]

Ekonomia birkokatu Euskal Herria Burujaben!

Urriak 7 eta 8an 10 000 pertsona goitatzen dira Baionako karriketan Euskal Herria Burujaber dela eta Euskal Herriaren metamorfosi ekologiko eta sozialean parte hartzeko! Baionako zentroa ekitaldiarentzat prest egongo da, horrela, kalez kale, ttipi eta handiak 7 auzo tematikoen artean [...]

3 arrazoi sakelako dirua Euskotan emateko!

Sakelako dirua lurraldearentzat aberasgarria den tokiko monetaren forman  ematea posible balitz zer? Eusko kondua 16 urtetik gorakoentzat posible da, eta tokiko moneta bere forma guztietan erabiltzea ahalbidetzen du : kontu batetik bestera biramenduak egitea, euskokart, billeteak eta noski euskopay aplikazioa erabiltzea. [...]

Euskoak zure euroen balioa bikoizten du!

Badakizu, Euskoa abantaila ainitz dituen moneta solidarioa da : ekonomia, ekologikoa, hizkuntza arlokoa, soziala, kulturala… Baina ezagutzen ote duzu tokiko monetaren inpaktu bikoitza ? Euskoa erabiltzeak zure euroen balioa bikoizten du ! Zeren eta, euro bat eusko batengatik trukatzen dudalarik [...]