Nola bilakatu kide ?
Eusko-sareko kide bilakatzeko, hitzordua hartu behar duzu zure eremuaren kargua duen Euskoaren Garapen Arduradunarekin. Zure ikustera jinen da, proiektuaren aurkezteko, zure galderei ihardesteko, eta onespen-eskaera dosierra bete dezazun proposatzeko.
Harremanak:
Tel. : 05 33 47 54 11
Gero, zure dosierra Onespen Batzordeari aurkeztuko zaio; batzorde hori profesionalez eta partikularrez osatua da eta berak du baieztatuko zure jarduerak legezko irizpideei (egoitza soziala Euskal Herrian) eta Euskoaren Araudi Nagusiari (hemen eskuragarri) dagozkiela.
Zure onespen-eskaera dosierra onartua izan ondoan, zure ordainsaria ordainduko duzu eta behar den muntadura osoa ukanen duzu:
seinaletika: euskoak onartzen dituzula adierazten duen pegatina, zure aitzindegian emateko, eta zure komunikazio euskarri inprimatuetan edo informatikoetan sartzen ahalko duzun logoa
Interneteko eusko-kontua, txartel edo biramendu bidez eusko-kontutik eusko-kontura ordaindua izateko edo ordaintzeko
ordainketa-tresna elektroniko bat, zure bezeroek euskokartaz ordaindu ahal izan diezazuten
ordaintzeko txartel bat, zure erosketa profesionalen egiteko (txartel bat baino gehiago eskatzen ahalko duzu, zure langileetarik batzuek gastu profesionalak erregularki egiten baldin badituzte, adibidez jatetxean bazkaltzea)
eta nahi baldin baduzu, eusko-kontu pertsonal bat kitorik irekitzen ahalko duzu, zure lansariaren edo gastu profesionalen parte bat euskoz isurtzeko
Ze gastu eusko kontuarekin?
Eusko kontuaak ez du gasturik eragiten zure enpresarentzat (ez da eusko kontu irekitze edo kudeatze gasturik), ez da komisiorik euskokartarekin egiten diren ordainketentzat, eta ordainketa horiek hartzeko aukera ematen dizuen eusko ordaintze elektroniko terminala zuen esku jartzen dugu kittorik (tresnaren balioa 132€ BEZ).
Enperesentzat partikularrentzat bezala, guztia urtesariaren barne da.