Katxirekin Lankidetza

Atseginez jakinarazten dizuegu 2018tik Eusko sarean den Katxi Klothing arropa markarekin dugun lankidetza.

Elkarlan hori gure bi egituren arteko lurralde erroztatzea sinbolizatzeko borondatetik sortu da, gure balore komunak irudikatzen dituen jantzi-erakusketa bat sortuz.

Grafismoaren ardura Clara Lauga tokiko artistari eman zaio, eta honek Amalur, Ama Lurra, ohoratu du. Euskal emakume irudi ezagun horrek sorkuntza, erroztatzea, dena bizitzen den lekua sinbolizatzen du. Ileetan, eguzki-koro bat dauka, argia eta batasuna sinbolizatzeko. Bere inguruan, mendiak eta laborantza aberastasuna presente dira, gure euskal lurraldearen ezaugarriak.

Marrazki hori kamisetetan eta oihalezko zakuetan serigrafiatuak izan dira Angeluko Skandal Impression tailerran.

FABRIKAZIO EKOLOGIKO BAT

Badakigu ez dela posible tokiko kotoia aurkitzea bainan erabiltzen dugun ehuna modu ekologiko batean fabrikatua izan behar zen.

Horretarako, Continental Clothing taldearen Earth Positive sorta hautatu dugu. Horrek fabrikazio etiko egiaztatua ziurtatzen digu, soilik energia berdeekin eta berriztagarriekin elikatutako den lantegi batean, eta kotoi biologokoa bakarrik erabiliz.