Eusko bakoitzak balio bikoitza du
Artetik errateko, zer bilakatzen dira euskotan trukatzen dituzuen euroak? Euskal Monetak erreserban ematen ditu, banku etiko baten berme-funtsean. Milioi bat eusko baino gehiago ibiltzen ari dira. Horrek erran nahi du milioi bat euro baino gehiago ekologia eta elkartasun aldeetatik arduratsuak diren banku batzuetan ezarriak izan direla (Nef edo Crédit coopératif bankuetan) eta, beraz, ez daudela gehiago arduratsuak ez diren bankuetan. Hola, aldatzen den euro bakoitza bi aldiz erabiltzen da: alde batetik, banku etiko batera doa, eta beste alde batetik, eusko bilakaturik, ibiliko da, Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten eraikitzeko.
Lekuko enpleguaren, laborantza herrikoiaren, hurbileko merkataritzaren eta euskararen defentsa, elkarte biziaren finantzatzea, lurraren berotze klimatikoaren kontrako borroka…: Euskoak Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago bat eraikitzean konkretuki parte hartzea nola ahalbidetzen dizun ulertzeko, Eusko-sarean sartzeko 7 arrazoi sendoak hemen irakur itzazu.