Euskoari lotu desafioak
Eusko-sareko kide bilakatuz, Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten garapenean parte hartzen duzu. Nola? Tokiko monetak duen ekonomia berriz bertaratzeko eraginaz gain, zeinak bertako enplegua sendotzen, Ingurumena zaintzen eta elkartasuna sortzen baitu, Euskoak desafio balios eta sinple batzuen sistema sortu du. Enpresa bakoitzak bi urteko epean Ingurumenaren aldeko bi desafioren eta, nahi izanez geroz, Euskararen aldeko desafio baten altxatzera engaiatu behar du.
Ingurumenaren aldeko desafio bat:
- zure jardueran hemengo hiru produktu erabili, gutienez
- ez baldin bada posible, Eusko-sareko hiru kide lanean ariarazi
- ez baldin bada posible, zure hondarkinen kudeaketa arduratsu bat plantan eman
Euskararen aldeko desafio bat:
Bistan da, ez da beharrezkoa euskara jakitea Eusko sarean sartzeko, baina bakoitzak, bere mailan, euskararen sustapenean parte hartzen ahal du, bizi publikoan euskarak duen presentzia sendotuz. Horretarako, bi desafio proposatuak dira, hautura:
- Harrera euskaraz: gutieneko harrera euskaraz egiteko gai zara, edo zuk edo zure langileetarik batek 24 oreneko iniziazio bat segitzen ahal du, Jakinolak proposaturik (CPF edo OPCO sistemari esker diruztatzen ahal dira).
- Afitxaketa elebiduna: frantsesez ikusten diren idazki guziak ere euskaraz idatziak egon behar dira(saltokian, edo produktu eta komunikazioan ekoizpen edo zerbitzu enpresa bada). Desafio hori gainditzen lagunduko zaitugu, Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) dugun partaidetzari esker: EEPk zure afitxaketaren itzulpena bere gain hartzen du. Doako itzulpen-zerbitzu honek Eusko-ko kidea zaren bitartean balio du.