Zer egin behar da kide bilakatzeko?
1. Internet bidez, zuzenean,agiri hau betez; gero, galdeginen zaizu kentze automatikoa plantan ezartzea, gure plataforma seguruaren bidez (Yousign).
Kentze automatikoari esker, ez dizugu urte oroz oroitarazi behar zure urtesaria berriz ordaindu behar duzula. Baina, bistan dena, kentze automatiko hori edonoiz gelditzen ahalko duzu, eskaera sinple batez.
Zure kidetza erregistratu ondoan, zure kide-txartela —kartoizkoa, kasu hortan ez baituzu euskokartarik ukanen— etxera igorriko dizugu, 8 egun barne.
2. Eusko sareko 31 aldaguneetarik batean. Zure kide-txartela (kartoizkoa) han berean emanen dizute eta euroak euskotan trukatzen ahalko dituzu, lehen aldikotz, txeke bat edo sos idorra emanez. Gainera, euskoa erabiltzen duten saltzaileen aurkitegia hartzen ahalko duzu (hemen ere eskuratzen ahal duzu), eta erosketak euskotan egiten hasten ahalko zara!
3. Postaz: kide bilaka zaitezke gutun sinple baten bidez, zure izena, deitura, posta kodea, hiria, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta lagundu nahi duzun elkartea (euskotan trukatuko dituzun euro kantitatearen % 3ko emaitza ukan dezan) zehazten dituen gutun bat igorriz (argibide gehiago hemen eta hor, 6. puntuan). Milesker zure urtesariaren heineko txeke bat gutunean juntatzeagatik.