Zer da euskoa?
Euskoa tokiko moneta osagarria da, Euskal Moneta elkarteak kudeatua eta 2013 urteko urtarrilan abiatua. Euroaren balio berekoa (eusko 1 = euro 1), soilik Ipar Euskal Herrian dabilen moneta da, bertan diren 158 herri eta Hirigune elkargoan.
Zergatik erabili euskoa?
Euskoak moneta soil batek eskaintzen duena baino askoz gehiago eskaintzen du: tokiko ekonomia dinamizatzeko egiazko tresna akuilatzailea da! Ordainketa baten ondotik, euroek zirkulatzen segituko dute eta Ipar Euskal Herritik laster aterako dira; euskoarekin, aldiz, lurraldean ibili eta egonen dira, tokiko ekonomian.
Batetik, arrazoi ekologikoa dago, zirkuitu laburrak garatzeaz gain, euskotan trukatu euroak ingurumenaren aldeko proiektuak finantzatzen dituen berme-funts batean jartzen direlako.
Euskoa, baita ere, elkarteekiko moneta solidarioa da %3 sistemari esker, horri esker, 2013 urtetik 390 000 eusko eman dizkio 70 elkarte ezberdineri !
Euskoaren beste helburu bat euskara biziaraztea da eremu publikoan. Hori dela eta, komunikazioa elebidunez egiten da, eta profesionalek “afitxaketa elebiduna” edota “harrera euskaraz” desafioak bete behar dituzte.
Euskoari buruzko zenbaki batzuk
Nola dabil euskoa?
Euskoa, 2013 urteaz geroztik 1, 2, 5, 10 eta 20-ko billete forman zirkulazioan dabil, 27 aldagunetan eskuragarri direnak. 2017 urtetik, Euskoak online kontu bat proposatzen du, horretarako kideek euroen truk kontua bete dezakete. Kontu horrek txartel batekin ordainketak egitea ahalbidetzen du, euskokart. 2020 urtetik goiti, erabiltzaileek euskopay aplikazioaren bidez zuzenean haien telefonotik ordaindu dezakete euskoz.
Euskoa, 1400 enpresa, elkarte eta elkargoen baitan zirkulazioan dabil, Euskal Herriko Iparralde osoan. Sare honen baitan, enpresek, hornitzaileak euskoz ordaindu ditzazkete, 701 baino gehiago direnak.
Euskoa hautatzea finantza transakzio soil bat egitea baino askoz gehiago da; zentzuzko ekonomia bati egindako ekarpen konkretua da. Helburua da euskoa esku guztietatik pasatzea, elkarrekin biharko gizartea eraikitzeko!