Urriaren 10tik 20a arte Baionan Haizebegi jaialdiaren 6.edizioa izango da. 10 egunez kontzertuak, proiekzioak, ikastaroak eta musika munduko izen handiak bilduko dituen animazioak aldizkatuz joanen dira gazte zein helduen gozamenerako… Prezioak ikusgarrien araberakoak dira eta bistan da denak euskoz ordaintzen ahal dira!
Sehetasun gehiago hemen
Pass Haizebegi festibalarentzat: 50eusko
Kontzertuak: 15eusko (réduit 8eusko)
Goraipatzekoak dira bereziki:
«Musika bezala bibrazioa den kolorea” idatzi du Paul Gauguinek. Eta Baionako Arteen Hirian urriaren 13an, arratsaldeko 17etan iraganen den konzertua halakoa izango da ere, kolorez betea. Sound painters, informatikalariek eta artistek Solo.K #InAndOut19 (Jean-Marie Colin Bordeaux) eta Rain of Music, bibrazioz beteriko musika saio bat eginen dute.
Ondotik konpositore eta informatikalariekin topaketa bat izango da.
Sarrera: 15eusko (prezio apal: 8eusko)