NOLA SARTU SOSA ENE EUSKO-KONTUAN?
Eusko-kontu bat irekitzean, hilabeteroko truke automatikoa plantan ezartzen duzu; horrek nahi duzun diru kopurua sartuko du zure kontuan, hilabete guziz, 12an. Ez baldin bada aski, zure eusko-kontuan sosa edonoiz sartzen ahal ere duzu, 3 maneraz:
1. Banku kartaren bidez
Eusko kontuko kargatze hau sarean egiten da, inolako kosturik gabe, zure eusko kontutik, beraz edozein ordenagailu edo smartphonen bidez.
Nola ibiltzen da ?
Horri hunen gainean eskuin den « kontuan sartu » gainean klikatu
Zure erabiltzaile izen-zenbakiak sartu (zure kide zenbakia, zure euskokartaren gainean atzemanen duzu, zure pasa hitza ahantzi baduzu, « Nire pasa hitza ahantzi dut »-ere joan)
Zure kontuan sartu eta, egin klik azpiko “Trukea” botoian, gero, “Créditer mon compte” botoian, eta jarraibideak segitu. Hello Assoren web orrira bidaliko zaitu, inforri bat bete eta zure banku kartako zenbakiak sartuko dituzu, segurtasun osoan. Kasu : inforriaren gainean Hello Assori eskukolpe baten uzteko aukera proposatua zaizu, egiten duen zerbitzuarentzat, baina ez da beharrezkoa : « Modifier » gainean klikatzen ahal duzu eta « Je ne souhaite pas soutenir HelloAsso » botoia markatu.
Hello Assoren bidez ordainketa egin ondoren, zure kontua kargatua da oren batzu barne, lan egunetan Itzuli Eusko kontura biramenduaren egiteko.
2. Biramenduz
Biramendu bat egiten diozu Euskal Monetari, eurotan duzun banku-kontutik, zuzenean. Zure biramendua ukan eta, biharamunean, sosa zure eusko-kontuan sartzen dugu. Beraz, gehienetan, bi lan egun kontatu behar dira, zure biramendua egiten duzun egunetik sosa zure eusko-kontuan sartzen den arte.
Hona Euskal Monetaren kontuaren zenbakiak, zure hartzaileen zerrendari gehitzeko:
IBAN: FR76 4255 9100 0008 0147 3341 751
BIC : CCOPFRPPXXX (Crédit Coopératif)
Oroz gainetik, ez ahantz zure biramenduaren izenburuan «Trukea» hitza eta zure kide-zenbakia zehaztea. Adibidez: Trukea E00058.
3. Aldagune batean
Edozein aldagunetan, txeke bat edo sos idorra ematen ahal duzu, sosa zure kontu numerikoan sartzeko. Sosa berehala sartzen da!
Eta bistan dena, hilabetero automatikoki aldatzen duzuna ez baldin bazaizu aski, hoberena zenbatekoaren handitzea da, zure eusko-kontuan sartuz, gero Ene profila orrialdera, eta azkenik Truke automatikoa orrialdera.