PARTIKULARRAK - Eusko

PARTIKULARRAK

Hasteko, lotura horietan klik egizu, beharrez, azalpenak ukaiteko: Euskoa, nola ibiltzen da? eta: Euskoa erabiltzeko 7 arrazoi sendoak.

Orain, Euskal Herriko 3000 bizilagun baino gehiagok bezala, euskoa erabiltzea erabaki baldin baduzu, zinez sinplea da!

Lehen urratsa kide bilakatzea da: legearen arabera, nahitaezkoa da bazkidea izatea euskoen trukatzeko eta erabiltzeko; gainera, Eusko sareko bazkideen urtesariek haren diru iturri nagusia elikatzen dute eta haren independentzia bermatzen.

Urtesariaren zenbatekoa (urtarrilaren 1. guziz berritzekoa) :

  • 12, 24 edo 36 €/eusko (hautuaren arabera)
  • 5 €/eusko (langabeak, behar gorrian diren pertsonak)

Laburpena:

  • Eusko-kontu baten irekitzeak ez du gastu gehigarririk ekartzen: zure urtesaria ordaintzen duzu soilik, bazkidetza sinplearen tarifa berean.
  • Eusko-kontu elektroniko seguru bat baduzu: Internet bidez behatzen ahal diozu, zure banku-kontuari bezala. Kontu hori kreditu txartel bati lotua zaio: euskokarta da.
  • Eusko-kontu hortan dirua sartzeko, hilabeteroko truke automatikoa plantan ezartzen duzu, gutienez 20 euskokoa. Zenbateko hori nahi bezala aldatzen ahal duzu, zuzenean, zure kontu elektronikoan: beraz, kontseilatzen dizugu hilabetean gutienez 50 euskorekin hastea, lehen asteetan aski ukaiteko.
  • Zure eusko-kontuan sosa edozein momentutan sartzen ahal ere duzu, biramenduz edo aldagune batean, HEMEN esplikatu bezala.
  • Zure eusko-kontuan sosa sartu ondotik:
  • eusko-sareko saltegietan ordaintzen ahal duzu, zure euskokartaren bidez; kreditu txartel hori kitorik da eta etxean errezibituko duzu, 15 egun barne.
  • beste eusko-kontuetarako biramenduak egin.
  • billeteak zure kontutik atera, edozein aldagunetan.
  • Zure eusko-kontuaren eta zure euskokartaren erabiltzeko manerari buruzko azalpen gehiago hemen: «Eusko-kontua: erabilbidea».

Zer egin behar da kide bilakatzeko?

Ez baldin bazara oraino Eusko-sareko kide, zure eusko-kontua zuzenean ireki dezakezu hala ere; urtesaria zure eusko-kontutik ordainduko duzu, lehen aldikotz konektatuko zarelarik.
Zure eusko-kontuaren irekitzeko:

  • Postaz: zure izena, deitura, posta kodea, hiria, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta lagundu nahi duzun elkartea —euskotan trukatuko dituzun euro kantitatearen % 3ko emaitza ukan dezan (argibide gehiago hemen)— zehazten dituen gutun bat igor iezaguzu, ondoko helbidera: Euskal Moneta, Cordeliers karrika, 20, 64100 Baiona.

Gutun horrekin batean, zure nortasun-agiriaren eta, ahalaz, zure bankuko nortasun agiriaren kopiak eta dirua kentzeko SEPA baimen-agiria igor itzazu. Baimen-agiri hori hemen telekarga daiteke: Eusko-numerikoa: dirua kentzeko mandatua.
Ez baldin bazara oraino Eusko-sareko kide edo ez baldin baduzu oraino zure aurtengo urtesaria pagatu, ordaindu nahi duzun zenbatekoaren araberako txeke bat ere igortzen ahal duzu. Bestela, zure urtesaria zure eusko-kontutik zuzenean ordainduko duzu, lehen aldikotz konektatuko zarelarik.

  • Posta elektronikoz: gorago zerrendatu argibideak eta dokumentuak igor iezazkiguzu, ondoko helbidera: euskokart[a bildua]euskalmoneta[puntu]org

Zer egin behar da kide bilakatzeko?

1. Internet bidez, zuzenean,agiri hau betez; gero, galdeginen zaizu kentze automatikoa plantan ezartzea, gure plataforma seguruaren bidez (Yousign).
Kentze automatikoari esker, ez dizugu urte oroz oroitarazi behar zure urtesaria berriz ordaindu behar duzula. Baina, bistan dena, kentze automatiko hori edonoiz gelditzen ahalko duzu, eskaera sinple batez.
Zure kidetza erregistratu ondoan, zure kide-txartela —kartoizkoa, kasu hortan ez baituzu euskokartarik ukanen— etxera igorriko dizugu, 8 egun barne.

2. Eusko sareko 31 aldaguneetarik batean. Zure kide-txartela (kartoizkoa) han berean emanen dizute eta euroak euskotan trukatzen ahalko dituzu, lehen aldikotz, txeke bat edo sos idorra emanez. Gainera, euskoa erabiltzen duten saltzaileen aurkitegia hartzen ahalko duzu (hemen ere eskuratzen ahal duzu), eta erosketak euskotan egiten hasten ahalko zara!

3. Postaz: kide bilaka zaitezke gutun sinple baten bidez, zure izena, deitura, posta kodea, hiria, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta lagundu nahi duzun elkartea (euskotan trukatuko dituzun euro kantitatearen % 3ko emaitza ukan dezan) zehazten dituen gutun bat igorriz (argibide gehiago hemen eta hor, 6. puntuan). Milesker zure urtesariaren heineko txeke bat gutunean juntatzeagatik.

Zure euskoak non erabili?

Bazkidetza egin eta zure eusko-billeteak edo zure euskokarta eskuratu ondoan, zure euskoak non erabili jakitea aski zaizu! Horretarako, hainbat aterabide badituzu:

  • Interneten dagoen aurkitegia, nahi baduzu satelite bidezko lokalizazio sistemarekin (zure inguruan dauden Eusko-sareko saltegiak non diren jakiteko).

  • Telekargatzen ahal diren eta inprimatzen ahal diren egutegiak, PDF moldean, hemen eta aldaguneetan aurkituko dituzu.

  • Euskokarta non erabiltzen ahal den zehazki jakiteko, behar den tresna duten saltzaileen zerrenda hemen da.

Oporretan zaude?

Ipar Euskal Herrian denbora labur batez baizik ez bazara egoten, «Oporrak euskotan» gutun-azalak kasik turismo bulego guzietan aurkitzen ahal dituzu, bai eta Eusko-sareko saltegi anitzetan ere. Azalpen guziak HEMEN dira!  (hizkuntza anitzetan den orrialdea, beraz frantsesez eta euskaraz ere)