Zergatik kide bilakatu? - Eusko

Zergatik kide bilakatu ?

Euskoa Euskal Herrian baizik ez da ibiltzen, 1400 enpresa, saltegi, jatetxe, laborari, elkarte, lanbide liberal… baino gehiago biltzen dituen sare baten barnean.

4000 kide partikular baino gehiagok euroak euskotan trukatzen dituzte eta sareko saltegietan eta enpresetan xahutzen. Gero, enpresa horiek beren euskoak baliatzen dituzte beren hornitzaileen ordaintzeko, beren lansarien edo beren langileen lansarien parte bat ordaintzeko, etab.

Eusko-sareko profesionalen % 56k hemengo hornitzaile bat (gutienez) hartu dute, beren euskoen erabiltzeko, zeren, beren euskoak eurotan trukatzen baldin badituzte, % 5eko komisio bat kosta baitzaie. Baina nork bere euskoak berriz baliatzea uste baino errazago da: horren froga da sareko enpresen eta elkarteen % 84k ez duela sekula eusko bakar bat ere eurotan berriz trukatu!

Nornahik aise erabiltzen ahal duen truke sistema sinple horri esker, Euskoak Euskal Herriko bizilagunen, enpresen eta elkarten arteko harremanak garatzen ditu. Hori ona da hemengo enpleguarentzat, bai eta Ingurumenarentzat ere, zeren, zirkuitu laburrak garatzea, garraioei lotu berotegi efektuko gasen isurketak murriztea baita.

Eusko-sareko kide bilakatuz, Euskal Herriko bizilagunak, enpresak, elkarteak eta elkargoak inplikatzen dituen dinamika kolektibo batean sartzen zara.

Eta, sareko saltegi eta enpresa bakoitzarentzat, Euskoa:

  • saltegi handien lehiaren kontra borrokatzeko tresna da, horiek ez baitira sarean onartuak,
  • Interneteko erraldoien kontra borrokatzeko tresna da, horiek elikaduraren munduan (drives saltegiekin), modan, merkataritzan, kulturaren munduan, eta abarrean gero eta leku gehiago hartzen baitute,
  • beren burua ezagutarazteko tresna da, Euskoak berak eta Euskoaren inguruan egin publizitateari esker,
  • beren bezeroak jarraiki bilakatzeko, eta berdin bezero berriak egiteko, batez ere berek jakinarazten baldin badute Eusko-sareko kide direla.

Eusko-sareko kide bilakatzeko, hitzordua hartu behar duzu zure eremuaren kargua duen Euskoaren Garapen Arduradunareki:  info@euskalmoneta.org // 05 33 47 54 11

Zure ikustera jinen da, proiektuaren aurkezteko, zure galderei ihardesteko, eta onespen-eskaera dosierra bete dezazun proposatzeko. Gero, zure dosierra Onespen Batzordeari aurkeztuko zaio; batzorde hori profesionalez eta partikularrez osatua da eta berak du baieztatuko zure jarduerak legezko irizpideei (egoitza soziala Euskal Herrian) eta Euskoaren Araudi Nagusiari (hemen eskuragarri) dagozkiela.

Zure onespen-eskaera dosierra onartua izan ondoan, zure ordainsaria ordainduko duzu eta behar den muntadura osoa ukanen duzu:
  • seinaletika: euskoak onartzen dituzula adierazten duen pegatina, zure aitzindegian emateko, eta zure komunikazio euskarri inprimatuetan edo informatikoetan sartzen ahalko duzun logoa

  • Interneteko eusko-kontua, txartel edo biramendu bidez eusko-kontutik eusko-kontura ordaindua izateko edo ordaintzeko

  • ordainketa-tresna elektroniko bat, zure bezeroek euskokartaz ordaindu ahal izan diezazuten

  • ordaintzeko txartel bat, zure erosketa profesionalen egiteko (txartel bat baino gehiago eskatzen ahalko duzu, zure langileetarik batzuek gastu profesionalak erregularki egiten baldin badituzte, adibidez jatetxean bazkaltzea)

  • eta nahi baldin baduzu, eusko-kontu pertsonal bat kitorik irekitzen ahalko duzu, zure lansariaren edo gastu profesionalen parte bat euskoz isurtzeko

Eusko-sareko kide bilakatuz, Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten garapenean parte hartzen duzu. Nola? Tokiko monetak duen ekonomia berriz bertaratzeko eraginaz gain, zeinak bertako enplegua sendotzen, Ingurumena zaintzen eta elkartasuna sortzen baitu, Euskoak desafio balios eta sinple batzuen sistema sortu du. Enpresa bakoitzak bi urteko epean Ingurumenaren aldeko bi desafioren eta, nahi izanez geroz, Euskararen aldeko desafio baten altxatzera engaiatu behar du.

Ingurumenaren aldeko desafio bat

  • zure jardueran hemengo hiru produktu erabili, gutienez
  • ez baldin bada posible, Eusko-sareko hiru kide lanean ariarazi
  • ez baldin bada posible, zure hondarkinen kudeaketa arduratsu bat plantan eman

Euskararen aldeko desafio bat

Bistan da, ez da beharrezkoa euskara jakitea Eusko sarean sartzeko, baina bakoitzak, bere mailan, euskararen sustapenean parte hartzen ahal du, bizi publikoan euskarak duen presentzia sendotuz. Horretarako, bi desafio proposatuak dira, hautura:

  • Harrera euskaraz: gutieneko harrera euskaraz egiteko gai zara, edo zuk edo zure langileetarik batek 24 oreneko iniziazio bat segitzen ahal du, Jakinolak proposaturik (CPF edo OPCO sistemari esker diruztatzen ahal dira).
  • Afitxaketa elebiduna: frantsesez ikusten diren idazki guziak ere euskaraz idatziak egon behar dira(saltokian, edo produktu eta komunikazioan ekoizpen edo zerbitzu enpresa bada). Desafio hori gainditzen lagunduko zaitugu, Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) dugun partaidetzari esker: EEPk zure afitxaketaren itzulpena bere gain hartzen du. Doako itzulpen-zerbitzu honek Eusko-ko kidea zaren bitartean balio du.

Urteroko kotizazioa sartzen zaren hilabetearen arabera ordainduko duzu eta eusko saretik atera zaitezke nahi duzunean, eskaera sinple bat eginez.

Urtesaria pagatuz zerbitzu bereziak dituzu gainkosturik gabe : eusko kontu profesional bat, kontuko laburpen sinplifikatuetarako doako sarbidea, euskokart profesional bat baita ere, Euskopay aplikazioa. Eragiketa guziak (ordainketak, transferentziak, diru kentzeak, etab…) berehalakoak dira, gasturik gabe. Urtesariak ordaintze elektroniko terminal bat ukaiteko aukera ere eman dezake kostu gehigarririk gabe.

Zure sariaren zenbatekoa zure enpresaren izariaren araberakoa da, eta ez zaio BEZa ezartzen ahal. Projektua gehiago sustengatu nahi baduzu, behereko taulan agertzen den kotizazio solidarioa pagatzea hautatzen ahal duzu:

Langile(ak) Kotizazio solidarioa (urteroko)Gutxiengo kotizazioa (urteroko)Dosier gastuak (sarean sartzean)
01268475
1-218012075
3-5252168120
6-9360240180
10-19504336240
20-49720480240
50-991152768240
100-19918301220240
200 baino gehiago29701980240

Partikularren kasua:

  • K-Bis agirian establimendu bat baino gehiago dituen enpresari eskaini beherapena (beherapena bigarren establimenduari eta ondokoei aplikatzen zaio/zaie).
  • Idoki-AFPB erakundeetako kideei, BLE elkarteko kideei, AB logoa dutenei eta Bai Euskarari erakundeetako kideei eskaini beherapena
  • Enpresa bat baino gehiagoren buru bazira eta enpresa bat baino gehiagoetan onartu nahi badituz euskoak, dozier gastuak behin bakarrik ordainduko dituzu.
  • Salmenta pundu edo saltoki ezberdinak badituzu, urteroko kotizazio bakarra ordainduko duzu, zure enpresaren langile guztien araberakoa.